Asteazkenean, ACB-k jakinarazi du Valentziako La Fontetan Ekainaren 17tik 30ra jokatuko den Fase Finalaren egutegia. Eta derbia izango dugu lehen jardunaldian.

Ekainaren 17an jokatuko dute RetaBET Bilbao Basketek eta Kirolbet Baskoniak, lehen jardunaldian itxiko duen azken partiduan (21:30etan). Denboraldiko hirugarren derbia izango da. Lehenengoan, Lasesarreko Euskal Kopan, gasteiztarrek titulua eskuratu zuten. Eta bigarrenean, Miribillan, bilbotarrek irabazi zuten.

Esteka honetan jaitsi dezakezu Fase Finalaren egutegi osoa.

RETABET BILBAO BASKET EGUTEGIA

17/06 Kirolbet Baskonia (21:30)

19/06 Joventut Badalona (15:30)

21/06 Iberostar Tenerife (15:30)

23/06 FC Barcelona (18:30)

25/06 Unicaja (18:30)

KIROLBET BASKONIA EGUTEGIA

17/06 Bilbao Basket (21:30)

19/06 Iberostar Tenerife (21:30)

21/06 FC Barcelona (21:30)

23/06 Unicaja (15:30)

25/06 Joventut Badalona (15:30)