Nahiz eta gure lehiaketak Martxoaren 8an gelditu ziren, pasaden asteartean, Ekainaren 30rean, amaitu zen ofizialki 2019/20ko denboraldia. Eta jada lanean ari gara 2020/21eko kurtsoa prestatzeko.

Uztailaren 1etik 10rera, kirol eskubideak dituzten taldeek inskripzioa egin dezakete datorren denboraldirako. Guztira 95 talde izango dira, Kadete Euskal Ligetik Lehen Mailetara.

Taldeen inskripzioa Oficina WEB plataforma egingo da. Tresna hau aurrerapauso berria da Euskal Federazioak Federazioak teknologia berriak eta berrikuntza gure saskibaloiaren eta gure taldeen egunerokoan ezartzeko duen konpromisoan.

Klub bakoitzak bere erabiltzaile eta pasahitza ditu plataformara sartzeko eta inskripzioak egiteko. Tresna hau derrigorrezkoa izango da taldeen inskripzioa egiteko 2020/21eko denboraldiaren lehiakete guztietan.

Hurrengo estekan eskuragarri dago Laguntza Gida: TALDEAK IZEN-EMATEA GIDA