Amaitu dute BASKONIA A-k, BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k, OPTICA TROCONIZ ARABA-k eta EASO BASKET IBAETA BURUNTZA-k klubetako Espainiako Junior Txapelketa.

Baskonia izan da urrutien iritsi den taldea 5º geratuz Txapelketa bikaina egin eta gero. Hala ere hasiera ez zen erraza izan multzoko faseko lehen partidua galdu baitzuten BARÇA-ren aurka 49-79. Hortik aurrera hurrengo bi neurketak erraz irabazi zituzten CASADEMONT ZARAGOZA A (60-102) eta CBI ELCHE A-ren (109-64) aurka final-zortzirenetara sailkatuz. Bertan norgehiagoka gogor batean UCAM MURCIA A gailentzeko gai izan ziren 70-59 eta final-laurdenetan sartu ziren. Bertan MOVISTAR ESTUDIANTES-en aurka jokatu zuten eta infartuzko amaiera batean 82-79 erori ziren final-erdietara sailkatzea lortu gabe. Azkenean eta azkeneko partidu bikain bati esker non 99-86 irabazi zuten CAJASIETE CANARIAS-en aurka, 5º gertau ziren txapelketa itzel bat itxiz.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ez zuen hainbesteko zortea eduki eta lehenengo fasean iada kanporatuta geratu zen multzoko neurketa guztiak galdu ondoren. Lehenengo norgehiagoka oso estu egon zen REAL BETIS BALONCESTO-ren aurka (76-78). Bigarrenean aldiz MOVISTAR ESTUDIANTES gehiago izan zen 74-104 irabaziz inongo aukerarik eman gabe Bilbotarrei. Azkeneko neurketan nekea nabaria izan zen eta aurkaria, OBRADOIRO PELETEIRO, hobea izan zen (81-64). Pena handiz baino ondo lehiatuz lehenengoan esan zioten agur Espainiako Txapelketari.

Neskek ere multzoko fasean kanpoan geratu ziren neurketa bakarra irabaztea lortuz.

OPTICA TROCONIZ ARABA-ren kasuan HOZONO GLOBAL JAIRIS (57-69) eta CORDOBASKET-ren aurka (69-54) galduz lehenengo bi norgehiagokak kanporatuak geratu ziren jardunaldiren faltan. Hala ere zapore oso onarekin amaitu zuten LA SALLE MELILLA-ri 98-35 irabazi eta gero.

EASO BASKET IBAETA BURUNTZA-ren kasua antzekoa izan zen BARÇA CBS (25-102) eta GRAN CANARIA-ren aurka (78-42) galduz lehenengo bi jardunaldietan. Azkenekoan AZULEJOS MONCAYO CBZ-ren aurka neurketa oso interesgarri batean aranta kentzea lortu zuten 51-47 irabaziz.

Laburbilduz BASKONIA A izan da arrakasta gehien izan duen taldea 5º postuan geratuz baina beste talde guztiek duintasunez borrokatu eta lehiatu dute eta gure koloreak oso goran utzi dituzte.

ZORIONAK DANOI!