Denboraldi bikaina IBAIZABAL eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k egin dutena Liga Femenina 2 mailan.
Maila mantentzeko helburu garbia zuten bi taldeak denboraldi hasieran eta gaindika bete dute jomuga hori.
IBAIZABAL zortzigarren postuan amaitu du denboraldia 12 garaipenekin. Hala ere Nahi Mongeren taldeari asko kosta zitzaion hasiera non lehenengo 7 partiduak galdu zituen nahiz eta sentsazioak txarrak ez izan eta soilik 3 garaipen lortu zituzten lehenengo itzulian. Bigarrengon aldiz pare bat gauza aldatu eta pixkanaka goraka egiten hasi ziren 9 norgehiagoka irabaziz tarte horretan eta denboraldia era ezinhobean amaituz azkeneko bi partiduak irabaziz maila mantentzeko.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k aldiz denboraldi oso gorabeheratsua izan du azkeneko neurketan lortuz maila mantentzea etxekoen aurrean. Denboraldia Carlos Diazen agintearekin hasi zuten baina bi parteen arteko erabaki batengatik bideak bereiztea erabaki zuten Azaroan eta bere ordez David Peña sartu zen. Ordura arte taldeak 2 garaipen lortu zituen lehenengo zazpi jardunaldietan eta hortik aurrera lehenengo itzulia 6 garaipenekin amaitzen dute. Bigarren itzulia oso antzekoa da pare bat partidu azkeneko momentuan galduz baina 5 garaipen gehiago lortzen dituzte bederatzigarren postuan amaituz 11 garaipenekin.
Orokorrean gure bi talde hauen denboraldia oso ona izan da etxeko talentuaz apustu egiten eta sentsazio oso onekin bukatzen.
ARGAZKIAK: IBAIZABAL eta OINTXE SASKIBALOIA.