Igande honetan, Ekainak 8, gure 3×3-ko selekzioek Espainiako Txapelketarako prestakuntzarekin hasiko dira.
Aurreko urtean bezala, Galdakaoko Urreta Kiroldegian, Asturias, Errioxa eta Nafarroko selekzioen aurka lagunarteko batzuk jokatuko dituzte. Bi txapelketa egingo dira, bat goizean eta bestea arratsaldean, denok denon aurkako formatuan izanda biak.
Lau zelai daudenez, kategoria bakoitzak zelai bat edukiko du eta goizeko 10:00etan hasita arratsaldeko 17:30ak arte etengabe jokatzen egongo dira (bazkaltzeko tarte txiki bat hartuz).
U13 MUTILEN SELEKZIOA:
Adrian Mongil, Ander Miguel, Beñat Mallabiabarrena eta Urtzi Larrazabal.
U15 MUTILEN SELEKZIOA:
Luka Galdos, Markel Bengoetxea, Markel Rivera eta Unai Lajas.
U13 NESKEN SELEKZIOA:
Alaitz Ortiz de Zarate, Aroa Martinez, Carla Gomez eta Paula Diez.
U15 NESKEN SELEKZIOA:
Helena Muñoz, Irati Mendiola, Naroa Larrondo eta Olatz Torrealday.
Yon Gonzalez eta Natxo Gomez izango dira Mutilen hautatzaileak eta Saioa Peciña eta Ainhoa Aguirre neskenak.
4 selekzioek ordutegi berdina edukiko dute, 10:00etan Nafarroa, 11:00etan Asturias eta 12:00etan Errioxa. Arratsaldean aldiz, 15:00etan Errioxa, 16:30etan Nafarroa eta 17:30etan Asturias, hauek izanda txapelketa honen azken partiduak.
ZORTE ON DANOI!