Garaipen mundiala lortu du gaur Euskadi U21 selekzioak Portugal U21 selekzioaren aurka Tolosako Usabal Kiroldegian.

Gaur arratsaldeko 19:00etan jokatu dute bi selekzioek bira honetako lehenengo partidua.

Euskaldunak hobeto sartu dira lehen laurdenean 6-0ko partzial bat lortuz lehen 3 minutuetan. Hortik aurrera tira-bira bizia izan dute bi taldeek baina gureak aurretik mantendu dira Urko Madariagak poste baxuan izan duen nagusitasunari esker. Lehen laurdena 17-10 amaitu da etxekoen alde.

Bigarren laurden hasiera antzekoa izan da non Euskadik neurketaren pixua eramaten jarraitu duen 11 gora jartzea lortuz momentu batean. Orduan izan da Portugalek denfentsa maila igo duenean eta lau minututan aurretik jartzea lortu dute (25-26). Hutsarte baten ondoren Eneko Martinezek eta Auritz Armendarizek hiruko bana sartu dute Euskadi aurretik jartzeko berriro ere (31-26). Hala ere atsedenaldira berdinketarekin joan gara (33-33) Portugalek emaitza parekatu duelako azkeneko bi minutuetan.

Atsedenetik bueltan Euskadik 4-0ko partzial bat eskuratu du baina hortik aurrera Portugal hobeto aritu da intentsitate maila handiarekin jokatuz eta 43-50 jartzea lortu dute 5 minuturen faltan. Yon Gonzalezek partziala hutsarte batekin gelditu du eta geroztik gure mutilak normaltasunera bueltatu dira berriro ere norgehiagokaren kontrola hartuz pixkanaka. Azkeneko bi minutuak oso parekatuta egon dira eta 49-54 amaitu dute.

Azkeneko laurdenera Euskadi energia itzel batekin sartu da eta emaitzari guztiz buelta ematea lortu du lau minuturen faltan 6 gora jarriz (63-57). Hala ere Portugalek ez du etsi eta pare bat saskiratzerekin berriro ere gerturatu egin dira 2 minuturen faltan 64-62ko emaitza utziz. Ondoren Beñat Etxeberriak saskiratze bat lortu du baina Portugalek hiruko azkar batekin erantzun du 66-65 jarriz 45 segunduren faltan. Yonek orduan hutsarte bat eskatu du eta Jon Larreak ez du barkatu 68-65eko emaitza utziz 13 segunduren faltan. Momentu horretan falten jokua hasi da eta Portugalek ez du asmatu Euskadik beste bi puntu sartzea lortzen zuen bitartean. Azkenean 70-65 eta lehenengoa poltsikora.

Bai Yon Gonzalez eta bai jokalariak oso pozik bukatu dute neurketa baina burua iada biharko neurketan dute jarrita.

Gogoratu, arratsaldeko 19:00etan Durangoko Landako Kiroldegian jokatzen dutela.

GERTURATU GURE MUTILAK ANIMATZERA!!