Atzo Euskadi U21 nesken selekzioak Eslovakian aurka jokatzeko prestakuntzaren lehen bi entrenamenduak egin ditu.
Mikel Retolaza hautatzaileak hitz batzuk utzi zizkigun Euskadi beste herrialde batzun aurka lehiatzeko gai dela erakutsi nahi dutela aipatuz.
Halaber, Arene Etxeberriak eta Noa Romañak lagunarteko hauek aukera on bezala ikusten dituzte beraien artean hobeto ezagutzeko eta aldi berean talde berri baten kontra jokatzeko.
Bihar hirugarren saioa egingo dute Beasainen.