ERASO SEXISTEI ETA ABUSU SEXUALEI AURRE EGITEKO JARRAIBIDEAK

Federazioak telefono-zenbaki bat eta posta elektroniko bat ditu, sexu-abusu edo -jazarpen edo sexuan oinarritutako jazarpen baten biktima den edo egoera horren berri edo susmorik duen edozein pertsonak kexa edo salaketa aurkez dezan, bai eta protokoloari buruzko edozein informazio edo lotutako informazioa eska dezan ere. Federazioko konfiantzazko pertsonen ardurapean egongo dira komunikabide horiek.

Era berean, Euskal Kirol Federazioen Batasunak bere web-orriko arreta bulego birtualean salaketak egiteko aukera bideratuko du.

Honez gain, hala nahi duten pertsonak zuzenean jar daitezke harremanetan Eusko Jaurlaritzaren «Zure Taldekoak Gara» zerbitzuarekin (kirolean gertatzen diren sexu-abusu eta -jazarpenei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team Fundazioak duten arreta eta aholkularitza espezializatuko zerbitzua).

Hiru aukera horiek daudenez, salatzaileak erabakiko du nahiago duen federazioarekin berarekin, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin edo administrazio publikoak eskainitako zerbitzuarekin komunikatu.