Bigarren urtez jarraian, Durangoko Landako Kiroldegia izango da Emakumezkoen Euskal Kopako Lauko Finalaren egoitza. Hauek dira txapelketako ordutegiak
Irailak 22, ostiralean, hasiko da akzioa, bi finalerdiekin. 17:45ean, RPK Araskik, 2017 eta 2018ko txapeldunak, jokatuko du aurretiko faseko irabazlearen aurka. LF2 ligako euskal taldeak jokatzen ari dira fase hau. Eta 20:00etan, IDK Gipuzkoa eta Lointek Gernikaren arteko bigarren finalerdia.
Irailak 22, igandean, osatuko da txapelketa. 09:45ean, hirugarren posturako partida. Eta 12:00etan, final handia
IRAILAK 20, OSTIRALA. FINALERDIAK
17:45ean RPK Araski – Aurretiko Fasearen irabazlea
20:00etan Lointek Gernika – IDK Gipuzkoa
IRAILAK 22, IGANDEA
09:45ean 3. posturako partida
12:00etan Finala