Lehen jardunaldia Kadete Euskal Ligan: emaitza zabalak eta faboritoek bere indarra erakusten. Baina emozioz beteriko amaierekin ere. Azkoitian, Fraileren hiruko batek garaipena eman zion Easori, 3 segunduren faltan. Eta Donostian, Tabirakok Easori irabazi zion Gonzalez-en libre bati esker.
MUTILAK
Azkoitian hasten dugu denboraldiko lehen laburpena. Etxeko taldeak 12 puntuko aldearekin bukatu du lehen laurdena. Baina pixkanaka, Easok murrizten joan zen eta buelta eman zion hirugarren laurdenean (42-45). Emozioz beteriko amaiera eta Fraileren hiruko erabakigarria.
Astebukaerako beste partidu parekatua Ortuellako El Barracon jokatu zen: Santurtzik Mondragon Unibertsitatea gainditu zuen (76-71). Bizkaitarrek neurketa apurtu zuten hirugarren laurdenean eta laugarrenean eutsi zioten bere aurkariaren erreakzioari.
Vitoria-Gasteizen, txapeldunak bere botere guztia erakutsi du: 48 puntu lehen laurdenean eta 140 puntu amaieran Fundación 5+11rentzat Redline Mekantika TAKE-ren aurka.
Eta La Kasillako derbi bilbotarran, Fundación Bilbao Basket-ek epaia eman zion lehen zatian (44-23), Centro de Estudios Mikeldiren aurka. Unamunoren taldeak nabariki hobetu zuten bigarren zatian, garaipen partziala lortuz.
NESKAK
Bidebietan izan zen jardunaldiko emozio guztia. Beti aurretik, Tabirako Baquek 10 puntuko aldea izan zuen amaitzeko 3 minuturen faltan. Baina Aldaz eta Ramos-en hirukoek 60nako berdinketa ipini zuten markagailuan, 31 segunduren faltan. Erantzukizun guztia Gonzalez-entzat eta Tabirako jokalariak libre bat sartu zuen. Azken aukera izan zuten donostiarrek, baina garaipena Durangora joan zen.
Ordizia KE da denboraldiko lehen liderra. Gipuzkoarrek ez zioten aukerarik eman Loiola Indautxuri, atsedenaldian erabakitako partidan (53-11).
Garaipen erraza lortu zuen ere Lointek Gernikak Malosten, MoviltecK ISB-ren aurka. Bizkaitarrek defentsa bikaina burutu zuten lehen zatian eta, bigarrenean, erasoan hobetu zuten arazorik gabe irabazteko (67-38).
Eta Unkinan, jardunaldiko bigarren etxetik kanpoko garaipena. Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskik Eusko Art Ibaizabal-i irabazi zion (61-76), oso partida atsegingarria zaleentzat (32-40 atsedenaldian). Bigarrenean, etxekoek ezin izan zuten kanpokoen saskiratzaile erritmoa jarraitu.