Bi partidu eta bi garaipen gasteiztarrentzat, donostiarrentzat eta arrasatearrentzat. Miguel Angel Hoyo eta Iñaki Ogarerenek garaipen erosoak eskuratu zituzten, Gotzon Arrietarenek, berriz, azken segundura arte borrokatu behar izan zuten. Aitzitik, Santurtzi, Goierri eta Tabirako taldeek garaipenik gabe jarraitzen dituzte.
Asteburua hasi zen Aldiriko derbian: Baskoniak irabazi egin zuen saskiratzaile erritmo ikusgarriari esker. Goerri Iparragirre 2020 etxeko taldeak atsedenaldira eutsi zion, baina hirugarrenean amore eman zuen (19-33). Amaieran, 69-92ko emaitza.
Garaipen erosoa ere Mondragon Unibertsitatearentzat, CB Valle de Egües-en kantxan. Euskal Kopa EBA-ko txapeldunak bigarren laurdenean apurtu zuen neurketa eta arazorik gabe iritsi ziren azken minututura (53-68).
Emozio askoz gehiago Easoren garaipenean, Santander-ren. 9 puntuko aldearekin joan ziren aldageletara donostiarrak, baina Arha Hoteles etxeko taldeak erreakzionatu zuen eta aurretik ipini ziren 33 segunduren faltan (59-58). Orduan, Iker Arrietak hiruko klabea saskiratu zuen garaipena eskuratzeko (62-65).
Hiru talde daude kolidergoan eta beste hiru sailkapeneko postu arriskutsuetan. CB Santurtzi SK, Tabirako Baqué eta Goierri Iparragirre 2020 taldeek bigarren porrot jarraian jaso zituzten.
Aste asaldatu baten ondoren, Miguel Ángel Fernandez-en agurrarekin, moreek argi eta garbi galdu egin zuten, CB Solares den liderraren aurka (66-80), atsedenaldian erabakitako partidan.
Eta Julen Berrocalen gizonek oso sendo hasi zuten Valladolid-en (29-37 atsedenaldian), baina etxeko taldeak buelta eman zion hirugarrenean, 20-5eko partzialarekin. Eta azkenean, bolada onean izan zen CB La Flechak ez zion aukerarik eman (68-55).