Lehen Mailako 6. Jardunaldiaren ondoren, arabarrak eta bilbotarrak bigarren eta hirugarren postuan finkatzen dira, hurrenez hurren. Gainetik, partida bateko aldearekin, lider sendo bat: Campus Promete. Bigarren Mailan, Mungia eta San Ignacio liderren multzotik erori dira.
LEHEN MAILA
Seigarren garaipen jarraian lortu zuen liderrak Malosten. Lehen zatian ihes egin zen Campus Promete (17-27) eta, azken minututan, eutsi egin zion Lointek Gernikaren bultzadari: etxekoak puntu batera hurbildu zen 3 minuturen faltan. Ayelaren saski batek eta jaurtiketa libreek etxekoen erremontada saihestu zuten (52-57).
Bolada onean dago ere Reproduccion ART Araski: bosgarren garaipen jarraian Hondarribian (52-65). Gasteiztarrek abantaila erabakigarria hartu zuten laurden bakoitietan (23-41), Marina Ortiz de Zarateren partida onari esker (19 puntu, 12 errebote eta 32ko balorazioa).
La Salle Zurekin Busek hartu zuen hirugarren postua. Bilbotarrek kolista berria den Easo San Martin Merkatuaren kantxan irabazi egin zuten (67-80). Aurretik donostiarrak lehen laurdenean, baina gero bilbotarrek erasoan bizkortu zuten partidari epaia emateko.
Beste talde donostiarrak porrota jaso zuen ere, denboraldiko bigarrena. CB Sanignacio Vitaldent-ek Bera Bera Bultz gainditu zuen 74-66ko emaitzarekin, Maria Fernández-en (19-13 eta 32ko balorazioa) eta Paula López de Uralde-ren (23 puntu) jokaera handiarekin. Errioxarrek partida apurtu zuten bigarren laurdenean.Eta Tabirako Baquék ixten ditu goiko postuak: garaipena (64-50) Fonseca Basket Navarraren aurrean (64-50).
Eta beheko zonan, borroka estutzen da. Batez ere Leioaren denboraldiko lehenengo garaipenagatik. Nabarmen menderatu zuten bizkaitarrek lehen 30 minututan zehar (27-46), abantaila erosoa lortuz Megacalzado Ardoiren erremontadari eusteko (48-54).
Gainera, Aranguren Mutilbasket-ek Universidad Deusto Loiola Indautxu harrapatu zuen, bilbotarrei irabazi eta gero (62-51), jardunaldiko MVP-ri esker: Mar Benitok 11 puntu, 24 errebote eta 35ko balorazioa eskuratu zituen.