LBC Cocinas.com-en atsedena aprobetxatu zuen Urgatzik bakarkako liderra berriro bihurtzeko. Eta gasteiztarrek bonbazia handia lortu zuten, garaipen argia Ordizian. Bigarren Mailan, Alkideba Ointxe da bakarkako lider berria Mungiari irabazi eta gero.
LEHEN MAILA
LBC Cocinas.com taldeak atsedena hartu behar zuen asteburu honetan eta Urgatzi bakarkako liderra da berriro. Jardunaldiko partidarik garrantzitsuenean, Arabako taldeak garaipen argia lortu zuen Ordizian (78-89). Beti aurretik gasteiztarrak, 28 puntuko aldearekin azken laurdenaren hasieran. Etxekoek, baja batzuekin, itxuraldatu zuten azken minututan.
6-1ko balantzea Urgatzirentzat, 5-1ekoa LBC Cocinas.com-entzat eta 5-2koa Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Tecnun Askatuak taldeentzat. Lehen zati parekatuaren ondoren, bilbotarrak ihes egin ziren hirugarrenean Disdira Bitxitegia ISB-ri irabazteko (86-72). Iker Mojaren partida handia, 30 punturekin.
Gehiago lan egin behar izan zuten donostiarrek Fundacion Bilbao Basket gainditzeko (70-66). Lehen eta bigarren laurdenaren amaiera onei esker, Tecnun-ek 9 puntuko aldea izan zuten (23-14 eta 35-26). Bilbotarrek ez zuten amore eman, nahiz eta 10 puntuko desabantaila izan 5 minuturen faltan (63-53). Mikel Torreren mutilen erreakzio bikaina: 68-65 eta jabetza minutu bat amaierarako. Urbistondok epaia eman zion libre marratik.
Tolosan, Gipuzkoako derbian, Redline Mekanika TAKE-k argi eta garbi irabazi zion Atletico San Sebastián-i (81-59). 17 puntu, 17 rebote eta 39ko balorazioa MVP izan den Beñat Azaldegirentzat.
Nerbioko Eskuinaldeko derbian, bere bolada onean mantendu zen Leioa, Getxori irabazita (73-51). Laugarren porrota jarraian Imanol Adan-en gizonentzat, laurden bakoiti txarren ondoren (46-22).
Eta Mutilvan, Aranguren Mutilbasket-et ez zion aukerarik eman Arri BKL Senior Mutilak kolistari (90-44)
ESTATISTIKAK
BIGARREN MAILA
Lehen posturako lehian Iturripe eta garaipena etxekoentzat. Alkideba Ointxe da bakarkako liderra Mungiari irabazita (73-68). 12 puntuko aldea izan zuten etxekoek hirugarren laurdenean (46-34), baina bizkaitarrek buelta eman zioten (57-58). Azken minututan, Acha klabea izan zen libre marratik.
Lidergoa Alkideba Ointxerentzat eta Mungia hirugarren postura jaitsi da, bigarrena Estudios eta Obras Rekalde Unamunorentzat baita: bilbotarrek 25 puntugatiko garaipena eskuratu zuten Easo Tordowine-ren aurrean (74-49).
Maila batez azpitik, berdinketa hirukoitza Askartza Claret, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa eta Lakua San Prudencio taldeen artean. Asteazkenean Sallekori irabazi eta gero, leioztarrek ez zituzten arazorik izan Cafetería Tártalo Ibaizabal-en aurrean (60-41); bilbotarrek epaia eman zioten azken minututan, Landakon (57-71); eta emozio gehiago Gasteizen: luzapenean, 89-85 etxeko taldearentzat La Salle-ren aurka, bi erremontada handiaren ondoren hirugarren eta laugarren laurdenean.
Gainera, Gipuzkoako derbian, CD Erroibide Irun-ek hasieratik apurtu zuen, Aloña Mendiri irabazteko (69-57). Eta Salleko Renault Autonervionek bosgarren porrot jarraian egokitu zion Rodamientos Arizti-ri (84-71), Argoteren 27 puntu arren.