Asteburu handia Bigarren Mailako zona noblean: Alkideba Ointxeren lehen porrota eta bost talde daude garaipen bateko tartean. Eta ohiz kanpoko jardunaldia Lehen Mailan: liderraren atsedenaldia eta bigarren sailkatuak bere neurketa atzeratu zuen. Tecnun Askatuak-ek aprobetxatu zuen lehen postuan kokatzeko.

LEHEN MAILA

Tecnun Askatuak da lider berria. Getxon, donostiarrek bosgarren garaipen jarraian eskuratu zuten (69-80), beti aurretik joan ziren neurketan, hasiera onari esker (7-17).

Urgatzi bigarren postura jaitsi da, bere atsedenaldiaren ondorioz, eta Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Ordizia Basoa Banaketak berdinduta daude hirugarrenean. Bilbotarrek 78-76 galdu egin zuten Fundacion Bilbao Basket-en aurkako derbian, Mikel Torrerenen amaiera handiarekin. Eta gipuzkoarrek irabazi egin zuten Azpeitian (71-74), hiruko erakustaldian: 20 bi taldeen artean. Bisitariak ihes egin ziren hirugarren laurdenean (44-55).

Jardunaldiko bigarren derbi gipuzkoarran, Redline Mekanika TAKE-k erraz gailendu zion azken postuan dagoen Arri-ri (54-71). 18-17ko emaitzarekin amaitu zen lehen laurdena eta, hortik aurrera, kanpokoen nagusitasuna.

Eta Aieten, bere bolada txarrari agur esan zion Atletico San Sebastian-ek: 98-67 Leioa SBT-aren aurka.
8 jardunaldian Abenduaren 11n osatuko da, LBC Cocinas.com eta Aranguren Mutilbasket taldeen arteko neurketarekin.

BIGARREN MAILA

Denboraldiko lehen porrota Alkideba Ointxerentzat. Gipuzkoarrek galdu egin zuten Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren kantxan, 77-63ko emaitzarekiin. Bilbotarrak ihes egin ziren hirugarren laurdenean eta garaipena ziurtatzen jakin zuten.

Bilbotarren garaipenak sailkapeneko goiko zona estutu du: 5 talde garaipen bateko tartean.
Estudios y Obras Rekalde Unamunok liderraren lehen behaztopa aprobetxatu zuen harrapatzeko. Asteburuko neurketarik nagusienean, Mungiako derbian, bilbotarrak aurretik hasieratik amaiera denboraldiko seigarren garaipena lortzeko.

Lakua Centro San Prudenciok ixten du buruko bostekoa: gasteiztarren hasiera ikusgarria (28-7) Tabirako Baque gainditzeko (78-64).

Beheko postutan ere estutu da sailkapena. Easo Tordowine eta Mekalki Aloña Mendi KE taldeek denboraldiko lehen garaipena lortu zituzten. Donostiarrek CD Erroibide Irun-i gailendu zioten luzapenean (60-58) eta amaiera estutua ere Oñatiko taldearentzat: 58-57 Askartza Claret-en aurka.

Rodamientos Arizti da garaipen hauen kaltedun handia. Arabarrek argi eta garbi galdu egin zuten La Salleren kantxan (95-72). Eta Las Llanas kiroldegiko derbian, Cafetería Tártalo Ibaizabalek erremontada handia sortu zuen: 9-18ko partziala azken laurdenean garaipena eskuratzeko (56-59)