Bi aste geratzen dira Lehen Mailako All-Starreko bigarren edizioaren ospakizunarako. Eta jada ezagutzen ditugu jai handi honen xehetasunak, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutakoa, Nafarroa eta Errioxako Federazioaren laguntzarekin. 2019ko All Star Durangoko Landakon ospatuko da, Abenduak 28

Eta gaur ezagutu ditugu jai handi honez gozatuko duten 8 entrenatzaileen izenak.

David Martín (Campus Promete) eta Gorka González (La Salle Zurekin Bus) izango dira Emakumezkoen Mendebalde Konferentziaren entrenatzaileak, Kike García de Garayo-k(Reproducción ART Araski) eta Samuel González-ek (Bera Bera Bultz) Ekialde Konferentzia zuzenduko dute. Lauetatik, bakarrik David Martine  izango da berriro All Star-rean. 2018an, Martín izan zen Ekialde Konferentziaren entrenatzailea, Easo San Martin Merkatuaren entrenatzaile bezala.

Eta Gizonezkoen All Star-rean, Borja Gabilondo (Urgatzi) eta Nacho Arbués (LBC Cocinas.com) izango dira Mendebalde Konferentziaren entrenatzaileak. Eta Ekialdean,Mikel Lakuntza (Redline Mekanika TAKE) eta Juan Antonio Sarasola (Ordizia Basoa Banaketak).

Lehen partaidetza izango da lau entrenatzaileentzat.

2019ko All Star Abenduak 28 ospatuko da, Durangoko Landako Kiroldegian. 17:00etan, Gizonezkoen partidua. 18:45etan, Emakumezkoena. Eta bi norgehiagokaren artean, Hiruko Txapelketa.