Azpeitiakoek Bigarren Mailako lehen postuan hartu zuten liderren arteko lehia eskuratuz eta gero, Afilados Gasteiz Arabaren aurka. Gainera, luzapenez beteriko asteburua: Donostin, Iruñan eta bi Barakaldoko Paules Ikastetxean.

LEHEN MAILA

Oso jardunaldia lasaia sailkapeneko goiko postutan: lau lehenek garaipen erosoak lortu zituzten.

Logroño, Campus Promete liderrak atsedenaldian erabakita utzi zuen Megacalzado Ardoiren aurkako neurketa (79-53). Gasteizen, Reproducción ART Araski beti aurretik aritu zen arazorik ez izateko Aranguren Mutilbasketen aurrean (85-60). Bilbon, derbian, La Salle Zurekin Busek Universidad Deusto Loiola Indautxuri irabazi zion, hirugarren laurdenean apurtu eta gero (66-50). Eta Donostian, Bera Bera Bultz bigarren laurdenean ihes egin zen, Leioa SBT-ren kontra (56-44).

Emozio gehiago beste hiru partiduetan. Luzapenean, Lointek Gernikak Easo San Martin Merkatua gainditu zuen (52-63). Donostiarren erreakzio bikaina azken txanpan, Maria Astierren hirukoarekin 50nako berdinketa lortzeko.

Baina bizkaitarrek ez zioten aukerarik eman luzapenean, hasierako 0-12ko partzialarekin.
Iruñan, luzapen baten ondoren, CB San Ignacio Vitaldentek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Fonseca Basket Navarren aurrean (70-75). Etxekoek 60nako berdinkenta lortu zuten, Gastaminzaren hirukoari esker. Gero, hurrengo 5 minututan, berdintasun handia eta jardunaldiko MPV izan den Paula Lopez de Uraldek epaia eman zion 4 librerekin.

Eta Landakon, hirugarren porrot jarraian Tabirako Baquérentzat: 62-66ko emaitzarekin arnasa hartu duen Hondarribia Ikasbasket-en aurka. Atsedenaldian, 6 puntuko aldea Durangoko taldearentzat eta bisitarien 2-15ekoak markagailuari buelta emateki (42-48). Bizkaitarren erreakzioa, 8-0eko partzialari esker, baina gipuzkoarren hiru hiruko jarrian erabakigarriak izan ziren.

BIGARREN MAILA

Disdira Bitxitegiak erakutsi zuen sasoi onenean dagoen talderik dela. Azpeitiarrak bakarkako liderrak dira argi eta garbi irabazi eta gero Gasteizko Divino Maestron (30-52). Zorigaiztoko eguan Afilados Gasteiz Arabarentzat: 25tik 3 hirukoetan eta 29ko 8 bietan.

Porrot horren ondorioz, gasteiztarrek bosgarren postura jaitsi dira, bigarren postuan berdinduta dagoen laukotea itxiz. Mazarredo Fisioterapia Unamuno dago bigarren postuan, Getxoren bolada onari agur esan eta gero (46-57), hirugarren laurden onari esker.
Mungia da hirugarren sailkatua, 6 puntugatik irabazi ondoren Kaleangora Liceo Monjardinen zelaian. Unamuno bezala, bizkaitarrek bere minuturik onenak jokatu zituzten atsedenaldiaren ostean (49-55). Eta Paules ikastetxean, 50 minuturen ondoren, Paz de Ziganda Ikastolak 4. postua hartu zuen, Barakaldoko taldeari irabazita (66-69). Etxekoek bi aukera izan zituzten garaipena eskuratzeko.

BIDEO LABURPENA

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

 

Jardunaldiko gainerakoan, San Ignaciok garaipen erosoa lortu zuen Maristas Auto Ireguaren aurrean (79-46). Inmobiliaria Dato40 Tojuk ez zituen arazorik izan azken postuan dagoen Bera Bera MRW Amararen zelaian (34-69). Eta Leioan, Askartza Claret Andrasak azken minututan buelta eman zion Fabiolas San Antonioren aurkako norgehiagokari (46-42).