Gure Lehen Mailako jai handia hasi da Durangon Gizonezkoen partiduarekin. Eta Ekialde Konferentzia bihurtu da garaile,

Eta lehen minutuan, Iker Mojak estreinatu du 4 puntuko zirkulua Mendebalde konferentziarentat. Baina Ekialdek azkar eman dio erantzuna, Etxenikeren eskutik, neurketako hasiera ikusgarrian (11-9 3. Minutuan).

Lehen aldaketak eta on-fire agertu da Eder Chavarri, 8 puntu jarraiarekin. Hiruko erakustaldia lehen laurdenean (7) eta 22-17ko emaitza Ekialderentzat.
Intentsitatea ez da jaitsi bigarren laurdenean eta bi taldeek segundu gutxi erabili dituzte eraso bakoitzean.

Ekialde Konferentzia beti aurretik izan da, asmatze gehiagorekin, eta 11 puntuko aldearekin joan da atsedenaldira, Etxenike-ren saski bati esker lehen zatiko azken jokaldian.

BeƱat Garmendiaren bi hirukoek, bigarren Etxenikeren asistentzia ikusgarriaren ondoren, izugarri igo dute Ekialde Konferentzia (47-31). Markagailua erabakita Landakon, baina jai handia jarraitu da. Gorriek partidu kontrolatuta izan dute, baina Mendebaldek erremontada bikaina sortu zuten emaitza estutzeko (59-55). Eta Borja Gabilondo eta Nacho Arbues-en gizonek azken aukera izan dute partida berdintzeko, baina garaileak oso ondo defendatu du azken jaurtiketa.

ARGAZKIAK