4 garaipen eta 2 porrot izan da larunbateko balantzea Huelban ospatzen ari diren Infantil eta Kadete Mailako Espainiko Txapelketetan. Eta gure nesken selekzioak izan dira protagonistak: Kadeteek permanentzia lortu dute Berezi Mailan, Madril eta Galiziari irabazita. Eta Infantilek Comunidad Valentziana gainditu du eta finalerdiak jokatuko dituzte bihar Aragon-i irabazi badu.

INFANTIL MUTILAK 61 VS CASTILLA LA MANCHA 56

Txapelketako bigarren jardunaldia hasi da Iñaki Landetaren mutilen garaipenarekin, txapelketako bigarrena. Gure infantilek 11-0eko partziala lortu dute lehen laurden amaiera eta bigarrenaren hasieraren artean (21-8). Castilla La Manchak oso ondo erreakzionatu du eta 29nako berdinketa ipini du markagailuan, hirugarren laurdenaren lehen minutuan. Baina Euskadi berriro ihes egin da 14-1eko partzialari esker, partida erabakita uzteko, bere aurkariaren azken ahaleginak arren.

KADETE NESKAK 60 VS MADRID 46

Lehen egunean jasotako bi porroten ondoren, Joseba Lizarralderen neskek bikain erreakzionatu dute. Lehen abisua 8-0eko partzialarekin (12-4) eta, bigarren laurdenean, 17-4koa partidua apurtzeko (29-14). Bigarren zatiko hasieran, gure kadeteek 21 puntuko aldea lortu dute (42-21). Defentsa estutu du Madrilek aldea murrizteko (47-39), baina Euskadik garaipena finkatu du 7-0ekoarekin.

INFANTIL NESKAK 63 VS C. VALENCIANA 53

Laura Garciaren neskek garaipen handia eskuratu dute hirugarren jardunaldian. 2-1eko balantzearekin, oso gertu dituzte finalerdiak eta, karanbola handia salbu, permanentzia finkatuta dago. Gure taldeak partiduaren aurrea hartu du lehen laurdenaren erdialdean, 8-10 puntuko aldea lortuz. Eta azken laurdenaren hasieran, +15 (53-38), amaiera lasaiaz gozatuz.

KADETE MUTILAK 62 VS ANDALUCIA 66

Mikel Odriozolaren taldeko hirugarren porrota eta gure kadete mutilek permanentziarako jokatu beharko dute Erregeen Egunean. Euskadiren hasiera bikaina, 16 puntuko aldearekin 13. minutuan (31-16). Baina anfitrioiak oso ondo erreakzionatu du atsedenaldia baino lehen (35-34). Berdintasunez, txandaketez eta emozioz beteriko bigarren zatia eta amaiera estutua, etxeko taldearen alde erabakita.

INFANTIL MUTILAK 47 VS GALICIA 81

Txapelketako lehen porrota Iñaki Landetaren mutilentzat. Gure infantilek aurpegia eman diote lehen laurdenean (16-21), baina hortik aurrera bere aurkariak ez dio aukerarik eman. Bihar, 19:30etan, lehen faseko amaiera Ceutaren aurka. Garaipen batek igoera borrokarako txartela emango lieke.

KADETE NESKAK 65 VS GALICIA 44

Eta larunbateko amaieran, jardunaldiko bigarren garaipena gure Kadete Neskentzat, sariarekin: permanentzia Berezi Mailan. Beti aurretik Joseba Lizarralderen taldea, neurketako hasiera bikainari esker (7-19). Gure Selekzioak lehen fasea bukatu du 2-2ko balantzeta eta, finalerdiak jokatzeko, Madrilek Valenciari irabaz diezaiola 13, 14 edo 15 puntugatik behar du.