Azken jardunaldian Huelban ospatu den #KDTINF2020 txapelketa eta gure Nesken Infantil Selekzioak laugarren postuan bukatu du torneoa, Valentziaren aurka galdu eta gero hirugarren posturako partiduan. Astelehenean, finalerdietan, porrot estutua Madrilen aurrean (56-59)

INFANTIL NESKAK 49 VS VALENTZIA 71

Gure neskek porrot gogorra jaso dute azken egunean, txapelketa bikaina jokatu eta gero. Madrilen aurka galdu ondoren finalerdietan (56-59), Laura Garciaren neskek ez dituzte aukerarik izan Valentziaren aurka. Valentziarrak beti aurretik eta hirugarren laurdenean ihes egin dira.

INFANTIL MUTILAK 55 VS GALICIA 68

Iñaki Landetaren mutilek ezin izan zuten Berezi Mailara igoera lortu, txapelketako azken partiduak galdu egin eta gero. Beti atzetik markagailuan bere aurkariaren hasiera onaren ondorioz, gure infantilek aukerekin iritsi ziren bigarren zatira, baina Murciak azkena eman zuen hirugarren laurdenean (35-47).

KADETE MUTILAK 74 – CANTABRIA 61

Gure kadeteek agur esan zioten Huelbari garaipen batekin, txapelketako azken partiduan. Lehen zati parekatuaren ondoren (30-28), Mikel Odriozolaren mutilak ihes egin ziren, hirugarren laurden bikainari esker (21-9). Eta azken minutuetan, bere aurkariaren saskiratzaile erritmoa jarraitzen jakin zuten.

KADETE NESKAK 53 – CASTILLA Y LEÓN 59

Seigarren postuan bukatu zuten txapelketa Joseba Lizarralderen neskek, porro bat jaso eta gero Erregeen Eguneko lehen partiduan. Bere aurkariak hobeto hasi zuen neurketa (6-14), baia gure neskek aurpegia eman zioten eta 2 puntu atzetik sartu ziren azken laurdenera. Une klabe honetan, aurretik ipintzea falta izan zitzaion kadete selekzioari txapelketari agur esateko garaipen batekin.