Jaitsierako postuan dauden bai bizkaitarrek bai gipuzkoarrek bigarren itzulia hasi zuten garaipen garrantzitsuekin. Garaipen hauek itxaropenak eman dizkie etorkizunari begira. Goiko postuetan, aitztik, Easok eta Mondragon Unibertsitateak porrotak jaso zituzten, Eta Aritzbataldeko derbian, Baskoniaren garaipena luzapenean.
Oso egoera larrian jarraitzen dute, baina CB Santurtzik eta Goierri Iparragirre 2020-k bigarren itzulia hasi dute garaipen garrantzitsuekin salbaziorako borrokari begira.
Mikel Trueban, Filipenses den aurkari zuzenaren aurka, Jorge Elorduyren mutilek erabateko garaipena lortu zuten (79-39), aberagea eskuratuz ere. Imanol Artiñano izan da A-A multzoko MVPa, partidua ikusgarriari esker: 19 puntu,19 errebote eta 37ko balorazioa 27 minututan.
Eta Aldirin, Xabo Chicoren taldeak azken laurden bikaina erakutsi zuten Nissan Grupo de Santiagori irabazteko (75-63). 22-11 izan zen azken 10 minututako emaitza.
Jardunaldiko porrotak goiko postutan iritsi ziren. Easo Bodegas Mugak bere bigarren porrot jarraian jaso zuen CB La Flecharen zelaian, baina donostiarrak bigarren postuan mantentzen dira Mondragon Unibertsitatea Ointxeren porrotari esker. Iñaki Ogararenek galdu egin zuten Zizur Nagusian, laurden bikoitiak aprobetxatu zituen aurka (44-27 eta 72-65ko emaitza amaieran).
Eta jardunaldiko laburpena bukatzeko, Aritzbataldeko emozioz betetako derbia. Berdinduta iristen ziren Ulacia Zarautz eta Baskonia eta gasteiztarrek garaipena eskuratu zuten, luzapenean (82-83). Gipuzkoarren bigarren laurden ikaragarria (24-9 eta 45-32 atsedenaldian) eta bisitarien erremontada, azken laurdenean burututakoa (16-24). Luzapenean, etxekoek azken jaurtiketa izan zuten partidua irabazteko.