Partidu ikaragarria jokatu zuen talde leioztarraren jokalariak: 37 puntu, 5 hiruko, 38ko balorazioa eta, gainera, garaipena Alkideba Ointxe liderraren zelaian. Emaitza hau aprobetxatu zuen Mungia SK-ak liderrarekin berdintzeko.

LEHEN MAILA

LBC Cocinas.com liderrak ez zion aukerarik eman Tecnun Askatuak taldeari, Logroñon: hasierako 10-0ekoa, 32-11ko emaitza lehen laurdenaren amaieran, 63-22 atsedenaldian eta 98-47 amaieran. Garaipen erosoa lortu zuen ere Urgatzik Beasain-en (59-77), azken laurden onari esker (17-29).

Hirugarren postua berreskuratu du Ordizia Basoa Banaketak-ek, Redline Mekanika TAKE-ri irabazita Usabal-eko derbian: 54-67ko emaitza bisitarientzat, bigarren laurdenean ihes egin eta gero. Emozio gehiago Aieteko derbian: Atlético San Sebastian-ek Disdira Bitxitegiari irabazi zion 72-71, nahiz eta azpeitiarren erreakzio ona azken minututan.

Eta etxeko garaipena Bizkaiko derbietan. Fadura, Getxok argi eta garbi irabazi zion Fundacion Bilbao Basket-i (82-56), lehen zatian erabakitako neurketan (44-19). Eta Kandelazubietan, bigarren laurdenaren amaieran eta hirugarrenaren hasieraren artean lortutako 15-4ko partzialak partidaren agintea eman zion Leioari, Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurkako partiduan (79-69).

BIGARREN MAILA

Ezustea Iturripen. Askartza Claretek garaipena eskuratu zuen liderraren kantxan 0-7ko partzialarekin azken minutuetan eta David Monteroren ikusgarriko partiduari esker: 37 puntu, 5 hiruko eta 38ko balorazioa.

Mungia SK-ak aprobetxatu zuen liderraren porrota eta orain berdinketa daukagu lidergoan. Bizkaitarrek Aloña Mendi KE-ri irabazi zioten 72-68ko emaitzarekin, Gangoitiren bi libreekin partidari epaia emateko azken segundutan.

Igoera Faserako borrotzaten ari diren talde guztiek irabazi egin zuten. La Sallek argi eta garbi gailendu zion Easo Tordowine-ri (65-96); Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak mendean hartu zuen Cafetería Tártalo Ibaizabal (74-56); eta 8-0eko partzialari esker azken laurdenaren hasieran, Estudios y Obras Rekalde Unamunok irabazi zion Erroibide Cárnicas San Marcial-i (67-57).

Landakon, Tabirako Baque-k garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Salleko Renault Autonervion-en aurka (76-62), 9-2ko klabearekin azken laurdenean.

Otsailaren 6an osatuko da jardunaldia, Gasteizko derbiarekin: San Prudencio vs Rodamientos Arizti.