Garaipen garrantzitsua lortu zuten donostiarrek Gasteizko kantxan Fundacion 5+11 den liderrarekin berdinduta mantentzeko. Eta Nesken mailan, Electro Alavesa Araski Ointxek partidari buelta eman zion Loiola Indautxuren zelaia menderatzeko.
MUTILEN A1
Hirugarren garaipen jarraian liderrarentzat. FundaciĆ³n 5+11-k argi eta garbi irabazi zion Mondragon Unibertsitateari (104-62).
Emozio gehiago beste bi partidetan. Ibaiondon, Easo Adarraren nagusitasuna lehen zatian (29-37), Electro Alavesa Araberriren erremontada (56-55) eta emozioz beteriko azken segunduak: gasteiztarrek bi aukera izan zituzten partida berdintzeko (77-81).
Eta La Casillan, garaipen garrantzitsua lortu zuen Fundacion Bilbao Basket-ek Alter Consulting ISB-ren aurrean. Atsedenaldiaren ondoren erreakzionatu zuten etxekoek, bere aurkariaren bigarren laurden ona ostean. Azpeitiako taldeak, bigarren sailkatua lehen fasea, garaipenik gabe mantentzen da.
MUTILEN A2
Lidergoan finkatzen da Take Burruntzi Erretegia, garaipen zabala lortu eta gero Urgatziren aurrean (65-43). Donostian, hirugarren laurden bikainak (13-26) eman zion garaipena La Salleri, Cafes Aitona Askatuak Robotaren aurka (63-66). Eta larunbateko arratsaldean, Toju FundaciĆ³n 5+11k garaile atera zen Kandelazubietatik, partiduaren hasiera ikusgarriari esker: 38 puntu saskiratu zituzten arabarrek lehen laurdenean.
NESKEN A1
Jardunaldia itxi zuen partiduan egon zen asteburuko emozio guztia. Indautxuko Jesuitas Ikastetxean, garaipen garrantzitsua lortu zuen Electro Alavesa Araski Ointxek (62-64), Lauko Finalari begira. Etxeko taldea aurretik izan zen bigarren laurdenetik aurrera eta 11 puntuko aldea izan zuen hirugarrenean (43-32). Baina gasteiztarrek buelta eman zioten 0-14ko partzialari esker eta bere aurkariaren bultzadei eutsi zieten.
Bigarren postuan daude Txus Brizuelaren neskak, Asador 10 Gibajas eta Easo Ibaeta Basket-ekin berdinduta. Bigarren garaipen jarraian eskuratu zuten gasteiztarrek Divino Maestro, Lointek Gernikari erraz irabazita (75-56). Eta donostiarrek irabazi zuten Hondarribiako derbian, azken laurden handiari esker: 14-30eko partziala, 17 puntu saskiratuz azken lau minutuetan (54-67).
NESKEN A2
Bere bolada ona luzatu zuen La Salle. Laugarren garaipen jarraian lortu zuten bilbotarrek, Askartza Claret-en aurkako derbian irabazi eta gero (61-50). Eta, gainera, Deustoko taldea bakarkako liderra da, Tabirako Baqueren porrotari esker: 48-51 Fundibide ISB-ren kantxan. Datorren ostiralean osatuko da jardunaldian, Gasteizko derbiarekin: Urgatzi-Egibide Araski.