Azken postuetan dauden Aranguren, Leioa eta Hondarribiak garaipenak lortu zituzte asteburuan eta salbaziorako borroka estutu dute. Bigarren Mailan, jardunaldia bikaina bisitarientzat: sei garaipen zazpi partiduetan.

LEHEN MAILA

Neurketa zaila gainditu zuen liderrak sasoi onean dagoen Fonseca Basket Navarraren aurrean. 43-38ko emaitzarekin irabazi egin zuten Gorka Gonzalezen neskek, 10-1eko partzialari esker ihes egin eta gero azken laurdenaren hasieran.

Arazo gutxiago bigarren sailkatuarentzat: Campus Prometek Tabirako Baque mendean hartu zuen 68-50, azken minutu onaren ondorioz (16-7).

Bere bolada txarra luzatu zuen Reproducción ART Araskik: laugarren porrot jarraian jaso zuten gasteiztarrek, bosgarren postuan hartu duen Easo San Martin Merkatuaren aurka (66-72). Ikusgarriko erremontada sortu zuten donostiarrek: 58-42ko emaitza azken laurdenaren hasieran eta 30 puntu saskiratu zituzten garaipena lortzeko.

Salbaziorako borrokan mantentzen da Hondarribia Ikasbasket, Bera Bera Bultz-i irabazita (63-69), Celayeta-Arozena bikotearen partidu bikainari esker: 41 puntu, 20 errebote eta 52ko balorazioa. Bizkaiko derbian, Universidad Deusto Loiola Indautxuren azken laurden handia Lointek Gernika gainditzeko (70-58). Eta Nafarroako lehian, Elsoren saski batek garaipena eman zion Aranguren Mutilbasket-i, Megacalzado Ardoiren kantxan (56-57).

Eta, amaitzeko, beheko zonako lehia zuzen batean, garaipena eta aberage lortu zituen Leioa SBT-ak CB Sanignacio Vitaldent-en kontran.

BIGARREN MAILA

Sei etxetik kanpoko garaipenak 16. jardunaldian. Getxok besterik ez (eta arazo askorekin) irabazi ahal izan zuen etxean: 46-45ko emaitzarekin Maristas Auto Ireguaren aurka.

Garaipen erosoak lortu zuten lehen sailkatuek. 32 puntugatik irabazi egin zuen Txintxu Gozotegia ISB liderrak azken postuan dagoen Bera Bera MRW Amararen zelaian; beti aurretik izan zen Afilados Gasteiz Araba Paules Ikastetxean (47-59); eta atsedenaldian epaia eman zion San Ignaciok, Kaleangora Liceo Monjardin-en aurkako derbiari (53-75). Bederatzigarren garaipen jarraian Miguel Perezen neskentzat.

Asteburuko interesa egon zen Igoera Fasea jokatzeko lehia zuzenetan. Paz de Ziganda Ikastolan, Mungiaren lehen zati bikaina etxekoek erreakzoari eusteko (50-53, 49nako berdinketaren ondoren). Eta Askartzan, oso partidu antzekoa: atsedenaldian, 18-37ko emaitza Mazarredo Fisioterapia Unamunorentzat eta gero etxekoen saririk gabeko erremontada (60-67).

Eta jardunaldia itxi zen Ibaiondon, Fabiolas San Antonioren garaipenarekin Inmobiliaria Dato40 Tojuren aurrean (51-54).