Iñaki Ogararenek Tabirako Baqueri irabazi zioten Iturripeko derbian eta AC+1 Pielagos liderraren porrota aprobetxatu zuten. Gainera, CB Santurtzik erosoz gainditu zuen Ulacia Zarautz, jardunaldiko bigarran euskal lehian.
Iturripeko derbiarekin itxi zen 22. jardunaldia. Eta liderra harrapatzeko aukera aprobetxatu zuten etxekoek. Bosgarren garaipen jarraian Mondragon Unibertsitatearentzat, Tabirako Baqueri irabazita (84-69), neurketako hasiera bikainari esker (34-19). Ointxeko taldeak koliderra da, AC+1 Pielagos-ekin berdinduta, bizkaitarrek, berriz, bere zazpigarren porrot jarraian jaso zuten.
Jardunaldiko lehen derbian, Mikel Trueban, garaipen erosoa lortu zuen CB Santurtzi SK-ak Ulacia Zarautz-en aurka (71-51). Beti aurretik Ezkerraldekoak eta epaia azken laurdenean. Emaitza honen ondorioz, hamargarren postuan kokatu dira moreak, larunbateko aurkariaren aurretik.
Palentzian, sensatzio onak berreskuratu zituen Easo Bodegas Mugak, azken postuan dagoen Manteneo Filipenses-en aurrean (41-82). Hirugarren laurdenean epaia eman zioten donostiarrek (4-28) eta bosgarren postuan mantentzen dira.
Hirugarren porrot jarraian Baskoniarentzat, Megacalzado Ardoiren zelaian galdu eta gero (76-71). Aurretik egon ziren gasteiztarrak 30 minututan zehar eta 11 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean, baina nafarrek erreakzionatu zuten une klabean: 12-0eko partziala emaitzari buelta emateko eta 14-6koa ihes egiteko (71-62).7
Eta Santanderren, Goierri Iparragirrek galdu egin zuen Arha Hotelesen aurka, 85-65ko emaitzarekin. Lehen laurdenean hartu zuen bere aldea etxeko taldeak (29-22) eta azken minututan azkena eman zion.