5. jardunaldiko Bilboko derbiak sarerik gabe utzi zien Aitor Uriz-en mutilei, bigarren porrot jarraian jaso eta gero.

MUTILEN A1

La Casillan itxi zen jardunaldia, ezuste batekin: Centro Estudios Mikeldi USK-ak FundaciĆ³n Bilbao Basket-i irabazi zion (62-65) eta egoera zailean utzi zituen bilbotarrak lehen postua menderatzeko. Hasiera onak konfiantza eman zien urdinei (18-27) eta, azken txanpan, 0-9ko partziala lortu zuten garaipena eskuratzeko (61-64). Laugarren posturako borrokan sartu da Unamunoko taldea, Bilbao Basket-ek, berriz, datorren larunbatean FundaciĆ³n 5+11-ri irabazi behar dio lehen postua lortzeko.

Gasteiztarrek, hain zuzen ere, laugarren garaipena erdietsi zuten, CBD Erroibideri erosoz irabazita (88-44).

Eta Azkoitian, emozioz beteriko amaiera. Grupo Zaher ISB-ren 11-3ko partziala 66nako berdinketa ipintzeko, baina Iradiren libre batek eta Larrearen saski batek garaipena eman zioten bigarren postuan dagoen Easo Mendaur-ri.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

MUTILEN A2

Salbaziorako borroka estutu du Aplicaciones de Resinas G&J Araberrik, Mondragon Unibertsitatea liderrari irabazi ostean (65-73). Baina ZAST Zarautz ez zuen aukerarik aprobetxatu eta galdu egin zuen Getxon (82-74). Eta Mikel Trueban, garaipen garrantzitsua lortu zuen Redline Mekanika TAKE.

NESKEN A1

Bostik bost Ordizia KE-rentzat. Gipuzkoarrek erraz irabazi egin zuten Landakon (47-73=, bigarren laurdenean ihes egin eta gero.

Bigarren postuan mantentzen da Euskoart Ibaizabal, oso garaipen landuta baten ondoren Lointek Gernikaren aurkako derbian (44-37). 10-oeko partziala klabea izan zen azken laurdenaren hasieran.

Eta Zorrotzan, Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskik Centro Estudios Mikeldi USK-ri irabazi zion (45-48), nahiz eta etxekoen erremontada azken minutuetan.

NESKEN A2

Easo AECC-rek ez zion aukerarik eman Ostadar SKT-ari (82-36) eta lehen postuan jarraitzen du, porrotik jaso gabe. Emaitza honen ondorioz, Movilteck ISB hartu du bakarkako bigarren postua: azpeitiarrek Loiola Indautxuri irabazi zioten 28-62ko emaitzarekin. Eta bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen San Viatorrek, Urretxuko Aldiri kiroldegian.