Bere 11. garaipen jarraiari esker, San Ignaciok harrapatu ditu Txintxu Gozotegia ISB eta Afilados Gasteiz Araba sailkapeneko lehen postuan. Lehen Mailan, La Salle Zurekin Bus eta Campus Prometeren arteko lehia darrai.

LEHEN MAILA

Martxoak 1, igandean, hasi zen jardunaldia, Campus Prometeren garaipenarekin Lointek Gernikaren aurka (63-53). Emaitza honek lidergoa eman zien errioxarrei, baina La Salle Zurekin Busek kendu zien larunbatean, Easo San Martin Merkatuaren irabazi eta gero (51-45).

RPK Araskik berriro hartu du abantaila hirugarren postuan. Asteburuko amaieran, gasteiztarrek Hondarribia Ikasbasket-i gailendu zioten, 80-73ko emaitzarekin, jardunaldiko MVP izan den Jennifer Celayetaren partida bikaina arren (31ko balorazioa).

Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Megacalzado Ardoi izan dira jardunaldiko onuradun handiak. Bosgarren postura hurbildu dira bilbotarrak eta nafarroak, bere aurkarien porrotei esker. Indautxuko taldeak Aranguren Mutilbasket-i irabazi zion 46-38, Zizur Nagusiko jokalariek, berriz, azken segundura arte lan egin behar izan zuten Kandelazubietan (50-52).

Maila bat beherago daude Fonseca Basket Navarra eta Bera Bera Bultz, zortzi garaipenekin. Beti aurretik izan zen Iruñako taldea Tabirako Baqueren aurkako lehian (66-61) , 17 puntuko aldearekin hirugarren laurdenaren amaieran. Eta donostiarrek ez zuten arazorik izan CB SanIgnacio Vitaldent-en aurka (65-52).

BIGARREN MAILA

Bi ezustekin hasi zen asteburua: porrotak jaso zituzten bai Afilados Gasteiz Arabak bai Txintxu Gozotegia ISB-ak. Askartza Ikastetxean galdu egin zuten arabarrek, bizkaitarren bigarren zati onaren ondoren (60-50). Eta azpeitiarrek ezin izan zuten garaipena lortu Liceo Monjardin-en kantxan, nafarroak bigarren laurdenean ihes egin baitziren (41-35).

San Ignaciok aprobetxatu zituen emaitza hauek berdinketa hirukoitza eragiteko lidergoan.. 11. garaipen jarraian Miguel Perez-en neskentzat, Mazarredo Fisioterapia Unamunoren aurka (72-58), atsedenaldian 11 puntuko aldea lortu eta gero.

Igoera Fasean egoteko borrokan, bilbotarrez gain, galdu zuten ere Mungiak eta Paz de Ziganda Ikastolak. Getxon, etxekoek partidari buelta eman zioten azken laurdenean, Bizkaiko derbian irabazteko (41-34). Eta Ibaiondon, luzapen baten ondoren, Inmobiliaria Dato40 Tojuk Nafarroako taldeari irabazi zion (69-68).

Eta asteburuko azken partiduan, denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen azken postuan dagoen Bera Bera MRW Amarak. Aurkari zuzen bati den Fabiolas San Antoniori irabazi zioten donostiarrek, aberagea eskuratuz gain (72-48).

Martxoaren 15ean osatuko da 18. jardunaldia, Paules Galtzagorri eta Maristas Auto Ireguaren aurkako lehiarekin.