Maila teknologikoan beste urrats bat egin zen 2019an, Akta Digitalarekin lotuta. Gure NBN23 hornitzaileak Swish aplikazioa estreinatu zuen 19/20 denboraldian.
Edonoren eskura dago informazio guztia, rankingei, konparazioei, estatistikei, jokaldiz jokaldi, egutegiei, joko-ordutegiei eta lehiaketa bakoitzaren emaitzei buruz, smartphone-aren bidez, aplikazio hori PlayStoretik deskargatuz, eta erabat doan eta erabiltzaileentzat irekita.
Hori guztia, lurralde-federazioetako mahaiko ofizialek asteburuetan egiten duten lan handiari esker. Mahai ofizialek partiduetan gertatzen ari den informazio guztia sartzen dute NBN23k sortutako aplikazioan.
Eta, era horretaz, “ESF-aren digitalizazioa osatu da”, adierazi du ESF-ren Teknologia Batzordearen arduraduna den Nerea Marquijanok. “Digital-lizentziaren plataforma desberdinak eta Optimal Way behin betiko konektatu ziren denboraldi honetako hasieran eta horrek federazio lana asko lagundu du”. Gainera, Marquijanoren ustez, Swish aplikazioak “aparteko zerbitzua ematen die jokalariei, klubei, zaleei eta entrenatzaileei”.