Datorren astelehean, hilak 6, Getxo Saskik eta Joventut Les Corts klubek, Euskal eta Bizkaiko Saskibaloiaren Federazioen eta Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Elkartearekin laguntzarekin, antolatuko dute ‘Erabakiak hartzea’ konfinamenduaren aurkako formazio saioa.

Albert Cañellas eta Imanol Adan izango dira ekintza honetako hizlariak. Cañellas da Joventut Badalona-ko Mutilen Kadete taldeko entrenatzailea eta Joventut Les Corts klubeko Saski Txikiaren koordinatzailea. Eta Imanol Adanek Getxo SB klubeko Gizonezkoen 1. Mailako taldea zuzentzen du.

18:00etan hasiko da konfinamenduaren aurkako klinik eta streaming-en bidez jarraitu ahalko da.

Inskripzioak doakoak dira eta www.getxosaski.com web orrialdean egin dezakete