Astelehen honetan ospatutako bileran, ez direla jaitsiera izango, baina bi taldek igoera lortuko dutela Emakumezkoen Liga 2tik erabaki dute Espainiako Saskibaloi Federazioak eta LF Endesako klubek. Beraz, datorren denboraldian, 16 talde ariko dira emakumezkoen saskibaloiaren maila gorenean.
Gaur egin da Espainiako Saskibaloi Federazioaren eta 2019/20ko Endesa Emakumezkoen liga jokatu zuten kluben arteko bilera telematikoa. Aho batez bi erabaki hartu dituzte: ez dira jaitsierak izango Endesa Emakumezkoen Ligan eta bi talde igoera lortuko dute LF2-tik. Beraz, datorren denboraldiak 16 taldek jokatutko dute LF Endesa.
Aste honen amaieran, ebazken bat jaulkiko du Espainiako Saskibaloi Federazioak, inplikatutako klubei jakinarazi ondoren. Ebazken honetan zehaztuko da 2019/20ko denboraldia ebazteko prozedura, lehiaketa amaitzeko zailtasuna egiaztatu ondoren.
2020/21ko denboraldian berriro izango ditugu 3 talde Endesa Emakumezkoen Ligan: Lointek Gernika, RPK Araski eta IDK Euskotren.