Astelehenean hasi zen Online Fasea eta asteartean ospatu zen inaugurazio birtuala, 190 izena eman dutenei ongietorria egiteko. Deustuko Unibertsitatean egingo da Fase Presenziala.
Martxan da Bilboko Goi Mailako Entrenatzaile Kurtsoa, Espainiako Federazioak antolatutakoa Euskal Federazioaren laguntzarekin. Izena eman zuten 190 entrenatzaile lan egiten ari dira Online Faseko lehen saioetan, Francis Tome, Iñaki Refoyo, Juan Carlos Rivero, Joaquín Brizuela eta José Manuel Naveira diren irakaslearekin batera. Kurtsoaren zuzendaria den Manuel Labordak ikastaroaren edukiak aurkeztu zituen asteartean ospatutako inaugurazio birtualean.
Jorge Garbajosak, Espainiako Federazioaren Presidenteak, ongietorria eman zien ikasleei, bideo baten bitartez: “Berririk onena izan da izen ematearen errekorra izatea, saskibaloiak gelditu behar izan duen urte batean. Horrek esan nahi du etorkizunari begira ari garela lanean”.
German Monge, Euskal Federazioaren Presidenteak, ongietorriko mezua bidali nahi izan zuen ere: “Egoera baimena ematen badu, espero dugu Fase Presenziala egin dezakegula uztailaren erdialdean, Deustuko Unibertsitatean”.
Deustuko Unibertsitatean egingo da Fase Presenziala, baina beti ikasle eta irakasleen segurtasuna eta osasuna bermatuz. Gerta litezkeen bi egoeran lan egiten ari dira Espainiako eta Euskal Federazioek, osasun aginpideek dekretatutako neurrien eboluzioaren arabera.