Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zuzendaritzak argitaratu ditu jarduera fisikoaren eta kirolaren jarraibideak deseskalatzearen 2. faserako (Maiatzaren 25etik Ekainaren 7ra).
JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA
- Pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordu-tarteak bertan behera geratzen dira; hortaz, jarduera fisikoa eta kirola egin daiteke eguneko edozein ordutan. Edonola ere, 70 urtetik gorako herritarrek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko guneetan honako ordu-tarteetan: 10:00etatik 12:00etara zein 19: 00etatik 20:00etara.
- Lurralde historiko osoan mugi daiteke. Halaber, baimentzen da lurralde historiko ezberdinetako udalerri mugakideen artean mugitzea.
KIROL INSTALAZIOAK
- Kirol instalazioak ireki ahal izango dira, aire zabalekoak zein itxiak, honako baldintza hauetan:
- Hitzordua eskatu behar da aurretik.
- Kirol jarduera bat egin nahi duen edozein pertsonarentzat ireki ahal izango dira instalazioak.
- Edukieraren % 30eko muga errespetatuko da.
- Kirol jarduera beti egingo da parte-hartzaileen arteko kontaktu fisikorik gabe.
- Aldagelak erabili ahal izango dira, betiere prebentzio- eta higiene-neurri orokorrak errespetatuz.
- Ireki daitezkeen instalazioen artean daude kirol-erabilerarako igerilekuak eta jolas-igerilekuak.
BESTELAKO ARLOAK
- Liga ez-profesional federatuetan oinarrizko entrenamenduak egitea baimentzen da.
- Liga profesionaletan erabateko entrenamendua edo aurre-lehiaketa egitea baimentzen da.
- Liga profesionaletan lehiaketari berrekitea baimentzen da.