Gaur hasi da Deseskalatzearen 3. fasea Euskadin. Eta ohikoa denez, Eusko Jaurlaritzak argitaratu ditu fase honetarako jarduera fisikoaren eta kirolaren jarraibideak
JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA
- Autonomia-erkidego osoan mugi daiteke.
- Gehienez 30 pertsonako taldeetan egin daiteke jarduera fisikoa, pertsonen arteko 2 metroko distantzia-neurriak betez.
KIROL INSTALAZIOAK
- Kirol-erabilerarako edukieraren % 60ko muga errespetatuko da.
- Kirol-jarduera egiteko, EZ da nahitaezkoa izango aurretiazko hitzordua hitzartzea.
- Aldagelak eta dutxatzeko guneak erabili ahal izango dira, prebentzio- eta higiene-neurri orokorrak errespetatuz. Gutxienez 2 metroko segurtasun-distantzia.
- Kirol-jarduera beti egingo da parte-hartzaileen arteko kontaktu fisikorik gabe.
- Instalazio horien barruan sartzen dira kirol-erabilerarako igerilekuak eta jolas-igerilekuak.
BESTELAKO ARLOAK
- Taldeko entrenamenduei berrekitea baimentzen da, kirolarien arteko elkarrekintzarekin arraunketa, banku finkoa eta pilota kiroletan, bakoitzaren diziplinan, lehiaketen hasiera prestatzeko.
- Gainerako kirol-diziplinetan, taldean praktikatzea eta entrenatzea baimenduta dago, pertsonen arteko 2 metroko distantzia-neurriak betez.