Denboraldia nahi ez genuen bezala amaitu da, baina Euskal Saskibaloi Federaziotik oso argi daukagu etorkizunera begiratzen hasi behar dugula. Kantxetara itzultzea gero era gertuago dago, baina une hori iritsi arte, formazio lan egiten jarraitzen dugu gogor askorekin.
Eta Lehiaketen Behatokia da gure proiektu handienetako bat formazio arloan. Duela pare bat urtetik garatzen ari garen proiektu finkatua eta orain emaitz berriak aurkeztu nahi dizkizuegu. Pasaden urteko apirilan saio publiko bat egin genuen Bilboko Boltsan.
Hilak 22, astelehenean, 19:00etatik aurrera, gure Behatokiaren saio berri bat eskainiko dizuegu, Zoom aplikazioren bitartez, eta gure jokalarietan eta entrenatzailetan ardaztuko da. Gurekin egongo dira Manuel Laborda, ESF-ren aholkulari den Platransforma kontsultoraren zuzendaria, eta Jorge Lorenzo eta Javier Jimeno, oso sakon aztertuko ditugun txostenen egileak.
“Adin Erlatiboaren Eraginak formazioko saskibaloian Euskadin”
“Saskibaloiko entrenatzaileen prestakuntza”
German Monge, Euskal Saskibaloi Federazioaren presidentea, izango da lan saioaren aurkezlea eta parte hartuko du emaitz aurkezpenaren ondoren ospatuko den mahai-inguruan.
Izena emateko, bakarrik email bat bidali behar duzue prensa@basketbasko.com posta elektronikora. Hitzaldiaren aurreko egunetan bidaliko dizuegu gai honi buruzko beharrezko informazioa.