Hurrengo denboraldian, hiru talde izango ditugu gure saskibaloiaren brontzezko mailan. Iñaki Ogararen mutilek igoera eskuratu dute, A-A multzoko liderrak izan eta gero denboraldia bukatu zenean.
Atzo, Espainiako Saskibaloi Federazioak jakinarazi ditu EBA Ligatik kirol igoera lortu dituzten sei taldeak. Erabaki honek osatu du FEB-k emandako erresoluzioa, beren lehiaketen amaierari buruz. Modu horretan, hauexek dira Zilarrezko LEB Ligara kirol igoera lortu duten sei taldeak:
A Konferentzia: Aquimisa Carbajosa
A Konferentzia: Mondragon Unibertsitatea
B Konferentzia: NSC Alcobendas
C Konferentzia: Ibersol CB Tarragona
D Konferentzia: CAM Enrique Soler
E Konferentzia: Hero Jairis
Denboraldi bikaina biribildu du Mondragon Unibertsitateak. Urrian, gipuzkoarrek Euskal Kopa EBA eskuratu zuten bigarren urtez jarraian. Eta gero, Iñaki Ogararen mutilak goiko postutetan mantendu ziren, lidergoa hartzeko txapelketako azken jardunaldian.