Euskal Federazioak eta lurraldeetako hiru federazioek neurri ekonomiko batzuk jarriko dituzte abian, gure saskibaloiko eragile guztiek jarduerarekin jarraitu ahal dezaten ahalik eta bermerik handienekin.

 Laguntza hauek hiru multzo handitan banatu dira:

OSASUNA ETA EGOERA BEREZIAK: 241.792,2 €

Denboraldi honetako kirol-istripuen aseguruko 4,94 € itzuliko zaizkio elkarte bakoitzari aseguratutako bakoitzeko. Gainera, 2019/20 denboraldiko gaitasunei buruzko ziurtagiri medikoek 2020/21 denboraldiko lizentziak tramitatzeko balioko dute.

ZERGA ARLOA: 118.592,96 €

Oraingoz Bizkaiko Lurralde Historikoan baino ez da onartu laguntza hau. 2020an federazioko lizentziagatik ordaindutako kopuruen PFEZean % 25eko desgrabazioa egingo da.

KIROL ARLOA: 39.615,04 €

Neurri hauen ondorioz, zenbateko hauek izoztuko dira: taldeetan izena emateko zenbatekoak, lehiaketetako arbitrajeenak eta lizentzien kostua.

Amaitzeko, elkartasunezko funts bat eratuko da egoera bereziak arintzeko; egoera bakoitza banaka aztertuko da eta funts honen xedea da osasun krisi honen ondorioz saskibaloiaz gozatu gabe inor ez geratzea.

Lau euskal federazioak ohartzen gara une zaila bizi dugula eta lanean jarraituko dugu egoera hau gainditzen laguntzeko beste neurri batzuk aurki ditzagun.