Ostiralean amaitu zen kirol eskubideak zituzten taldeentzako izen emateko epea eta Euskadiko, Errioxako eta Nafarroako klubek osatu zuten Gizonezkoen zein Emakumezkoen mailak. Irailean argitaratuko dira egutegiak.
GIZONEZKOEN LEHEN MAILA: 14 talde
Denboraldia gelditu zenean liderra zen LBC Cocinas.com taldeak igoera lortu du EBA Ligara. Eta Gizonezkoen Bigarren mailatik iritsiko dira CB Cenicero (Errioxa-Nafarroa multzoko liderra) eta Estudios y Obras Rekalde Unamuno (Euskadiko multzoko liderra).
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA: 14 talde
Igoerarik gabe Emakumezkoen Liga 2-ra. Berritasun bakarra Errioxatik iritsiko da: AB Najerilla hartuko du CBSI Vitaldent taldearen lekua.
GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA: 14 talde
Adierazi dugunez, Estudios y Obras Rekalde Unamuno Lehen Mailara igo da. Eta azken denboraldiari dagokionez, Rodamientos Arizti gasteiztarrek ez dute jokatuko Bigarren Mailan. Escolapios de Bilbao eta Getariako Ketababy Autosharks (Avia Eibar Saskibaloia) agertuko dira lurralde lehiaketetatik.
EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA: 18 talde
Talde gehien izango duen lehiaketa izango da. 19/20ko denboraldia jokatu zuten 14 taldez gain, lau talde iritsiko dira lurralde lehiaketetatik: Barakaldo Basket (Bizkaia), Atlético San Sebastián (Gipuzkoa), Agencia TCB Jacobeo Alberite (Errioxa) y Lagunak (Nafarroa).