Pasaden ostiralean amaitu zen izen emateko epea 2020/21eko denboraldiari begira. Eta ia 100 euskal talde izango dira hurrengo kurtsoan.
Ostiraleko 13:00etan amaitu zen Espainiako Federazioak emandako epea inskripzioa egiteko bere lehiaketetan. Eta, berrespen ofizialik ezean, 15 euskal talde arituko dira Emakumezkoen Endesa Liga, Zilarrezko LEB, LF2 eta EBA Ligan.
Ordezkari bat galdu dugu Urrezko LEB Ligan, baina berri on batengatik: Delteco GBC-ren kirol igoera. Hiru urteren ostean, donostiarren denboraldi bikainari esker, hiru euskal talde izango ditugu berriro Endesa Ligan.
Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako lehiaketen dagokienez, epea amaitu zen asteazkenean, hilak 15ean. Egun horretan baieztatu ziren 2020/21eko Euskal Ligak jokatuko dituzten 32 taldeek.
Egun batzuk lehenago, hilak 10ean, Liga Nazionalak bete ziren. Lehen eta Bigarren Mailan arituko diren 60 taldeetik, 46 datoz Euskaditik.