Gaur goizean egin da Emakumezkoen Liga 2-ren 2020/21eko denboraldiaren zozketa. Eta derbiak izango ditugu lehen bi jardunalditan: Añares Rioja ISB-ak eta HGB Ausarta Barakaldo-k elkarren aurka jokatuko dute lehen jardunaldian, Urriaren lehen asteburuan. Eta astebete geroago, Alberto Cearen neskek GDKO Ibaizabal hartuko dute.
Lehen itzuliko azken jardunaldira arte itxaron beharko dugu hirugarren derbiaz gozatzeko. Gabonetako etenaldiaren aurretik, Añares Rioja ISB-ren entrenatzaile berria den Andoni Lazkanoren neskek GDKO Ibaizabal-en aurka jokatuko dute.
Denboraldi honetan, formatua aldatu du LF2-ak: 14 taldeko 3 multzo izango du. Multzo bakoitzako lehen lau sailkatuek Igoera Fasea jokatuko dute eta LF2 Pro txapelketarako txartela lortuko dute. LF2 Pro da Espainiako Saskibaloi Federazioak sortu nahi duen lehiaketa berria.