Kirol-jardueretara itzultzean, beharrezkoa da zenbait neurri eta gomendio ezartzea, Sars-Cov-2 birusa kutsatzeko arriskua ahal den neurrian murrizteko entrenamenduen, joan-etorrien eta saskibaloi-lehiaketen alorrean.

Harreman fisiko handiko kirola denez, protokolo bat ezartzeari eta hura betetzeko praktika egokiei esker entrenamenduak eta lehiaketak seguruago garatu ahal izango dira. Hala, bada, protokolo honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan saskibaloiko kirol-jarduera garatzeko prebentzio-neurriak eta berariazko jarduerak ezartzea, eta kirol-ingurune segurua lortzea.

Protokolo honetako gomendioen bidez, areagotu egin nahi dira erakunde ofizialek eta osasun-agintariek entrenamenduetara itzultzeari buruz hartutako neurriak, baita kirol-zentroei dagozkien araudiak ere, betiere zentro horiek ezarritako jarraibideen arabera. Protokolo hori aldatu egin daiteke deskonfinamenduko faseen bilakaeraren arabera, osasun-jarraibideei jarraituz.

SASKIBALOIRA ITZULTZEKO PROTOKOLOA