Afororen eta osasun segurtasunaren neurri guztiak betez, Euskal Saskibaloi Federazioak martxan jarri du sarreren salmenta denboraldiko lehen tituluaz gozatzeko: Euskal Kopa ACB. Abuztuaren 30rean, 18:00etan, Mendizorrotzan, TD Systems Baskonia eta RETAbet Bilbao Basket aurrez aurre izango dira.

Euskal Koparako sarreren salmenta bakarrik online bidez egingo da eta, guztira, 438 sarrera salgai izango dira. Sarrerak erosteko, zaleek hurrengo estekara sartu behar dute: euskalkopa.entradas.plus. Sarrerek 15 euro balio dute eta, segurtasun protokoloagatik, sarrerak erosten dituztenek bere datu pertsonalak eman behar dituzte (izena, abizenak, NAN, telefonoa eta email). Taldeentzako sarrerak erosi nahi dituztenek, horretarako aukera izango dute, baina eserlekuak ez dira elkarren ondoan jarriko.

Afororen eta osasun segurtasunaren neurriengatik, Euskal Saskibaloi Federazioatik uste dugu 14 urtetik beherakoak ez eramatea komeni dela, Ondoko eserlekuetan ezin izango liratekeelako jarri. Halaber, NAN eraman beharko dute, kontrolak egin ahal izateko.

Mendizorrotzara sartzeko segurtasun neurriak ere izango dira eta ateak irekiko dira partida ordubete baikno lehenago irekiko dira ateak.

Partida zalerik gabe jokatu behar bada, sarreraren zenbateko osoa itzuliko da.

Liga Endesako txapeldunak bere nobedadeak erakutsiko ditu Euskal Kopa eta ACB titulua defendituko dituen denboraldiari begira. TD Systems Baskonia faboritoa da RETAbet Bilbao Basket-en aurka. Bilbotarrak berritu dira oso denboraldi zorrotzari ekiteko, Champions League barne.