Denboraldiko lehen torneo ofiziala Euskadin jada dauka data bere finalerako: Irailaren 5ean erabakiko da Emakumezkoen Euskal Kopa, Euskal Telebistak zuzenean emango duen partida batean. Torneoa Durangoko Landako Kiroldegian jokatuko da berriro.
2020ko Emakumezkoen Euskal Kopak berritasun bat dakar: Emakumezkoen Endesa Ligako hiru taldeez gain (Lointek Gernika Bizkaia, Kutxabank Araski eta IDK Euskotren), Tarbes Gespe Bigorre talde frantziarrak jokatuko du torneoa.
Hauxe da 2020ko Emakumezkoen Euskal Kopa programa:
IRAILAK 3, OSTEGUNA
16:30 IDK Euskotren – Kutxabank Araski
20:00 Lointek Gernika Bizkaia – Tarbes Gespe Bigorre
IRAILAK 5, LARUNBATA
12:00 Finala (Zuzenean, Euskal Telebistaren bidez)
18:00 3. eta 4. postua
Kutxabank Araskik eskuratu ditu azken hiru Euskal Kopak, Galdakaoko Urreta eta Durangoko Landako kiroldegietan jokatutakoak, Lointek Gernikari irabazi ostean.