Gaur hasiko da Endesa Emakumezkoen Ligako 2020/21ko denboraldia eta berriro hiru talde izango ditugu. Lointek Gernika, Kutxabank Araski eta IDK Euskotren Espainiako mantentzen dira Espaniako emakumezkoen saskibaloiaren goreneko mailan. Denboraldi arraroa izango da, zalerik gabe Covid 19-ren ondorioz, baina jokalari handiak itzuli dira 16 talde izango dituen txapelketara.
Nahiz eta arazoak, oso ondo fitxatu dute ligako taldeek. Oso denboraldi parekatua aurreikusiko da, Avenida eta Gironarekin pixka bat aurretik. Eta gure hiru taldeak playofferako borrokan egon daitezke arazorik gabe, Valencia, Zaragoza, Tenerife, Ensino eta La Seu taldeekin batera.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA
2019/20ko denboraldian, historiako Lointek Gernika-rik onena ikusi zen. Eurocup txapelketan, Mario Lopez-en neskek aparteko kotak lortu zituzten. Eta liga amaitu zenean, hirugarren postuan zeuden, lau garaipeneko aldea laugarren postuan dagoen Valencia Basket taldearekiko.
Baina uda iritsi zen eta 6 aldaketa ekarri zituen. Milic eta Julie Wojta, Ligako pibot eta hegaleko onenak, eta Dietrick joan ziren. Bizkaitarrek egitura mantendu dute, Ariztimuño, Díez, Arrojo, Roundtree eta Lo jokalariekin. Eta jokalari nazionalen aldeko apustua egin dute, Buch eta Ginzo-ren fitxaketekin. Antolatzaile postuan, Cornelius gaztea iritsi da. Eta Bjorklund, Ivanonic eta Colhado jokalari berriek bi edo hiru pauso aurrera eman behar dituzte taldeari laguntzeko. Harrobiko jokalaria den Marta Alberdik biribildu du Busturialdeko taldearen ‘roster’.
Aurredenboraldian, gernikarrak Euskal Kopako txapeldunak eta Superkopako txapeldunordeak izan dira. Valentziaren aurka hasiko dute denboraldia.
KUTXABANK ARASKI
2019/20ko kurtsoa bukatzeko gogo handiarekin geratu ziren gasteiztarrak. Erregina Koparen ondoren, argi eta garbi goranzko joera zuten. Baina pandemia iritsi zen eta Araski bosgarren postuan amaitu zen denboraldia.
Udan, taldearen oinarriak mantendu ditu Made Urieta, 20/21eko denboraldiaren erronkari aurre egiteko. Van Den Adel holandarra joan da eta Carrera Valentziara itzuli da. Baina zazpi jokalarik jarraitzen dute Mendizorrotzan: Maria Asurmendi eta Izaskun Garcia antolatzaileak, Tania Pérez, Laura Quevedo eta Cristina Molinuevo kanpoko jokalariak eta Laura Pardo eta Tamara Seda pibotak. Eta fitxaketak apartak izan dira: Anna Cruz eta Tamara Abalde jokalari internazionalak. Eta Valentziatik iritsi da ere Joy Brown.
Espainiako Federazioak atzeratu du Kutxabanl Araski eta Al-Qazeres-en arteko partidua
IDK EUSKOTREN
Playoff jokatu eta gero, 19/20ko denboraldia gozakaitza izan zen donostiarrentzat: asko sufritu zuten eta 11. postuan zeuden, 8 garaipenekin, kurtsoa amaitu zenean.
Azu Muguruzak lan asko izan zuen konfinamenduan, proiektu berria prestatzeko. Nahiz eta aldaketak, harrobiko jokalariak mantentzen dira: Lara Gonzalez kapitania eta Maria Erauncetamurgil. Eta donostiar balitz bezala, bere kalitatea ematen jarraituko du Toch Sarr-ek. Gainera, beste bi jokalariak jada izan ziren pasaden denboraldian: Joyce Cousseins-Smith antolatzaile frantziarra, 2019/20ko kurtsoaren albisterik onena, eta Laura García eskolta. Hortik aurrera, donostiarrak oso ondo mugitu dira udako merkatuan, bereziki zonan: Meiya Tirera eta Miriam Coulibaly bikote indartsua osatuko dute. Gladkova errusiarrak puntuak aseguratuko ditu, eskumutur miragarriari eskera. Eta Delaerek lan eta esfortzua emango du.
Larunbatean izango da donostiarren estreinaldia, Bembibreren aurka.