Atzo, asteazkenean, Euskal Saskibaloi Federazioaren Zuzendaritza Batzordea bildu da eta erabaki garrantzitsua hartu du: #EUSKNAF txapelketak atzeratzeko proposatzea Batzarrari.
Euskal Saskibaloi Federazioaren erabaki bat izan da, Nafarroako Federazioaren eta Lurralde Federazioen adostasunarekin. Txapelketen atzeratzeak maila guztieie eragingo liekete, bai nesketan bai mutiletan.
Zuzendaritza Batzordeak onartu zuen Araudi Orokorraren eta Lehiaketen Oinarrien aldaketa-proposamen hau eta orain Batzarraren txanda izango da.
2020/21ko denboraldian, Infantil eta Kadete txapelketak Azaroaren lehen asteburuan ospatuko ziren; Mini, Abenduaren 27 eta 28an, eta Junior, 2021eko Urtarrilaren 2 eta 3an
#EUSKNAF txapelketak hitzordu ikusgarriak bihurtu dira bere aldaketatik 2017/18ko denboraldian, Nafarroako selekzioen sartzearekin eta Lauko Finalaren formatuari esker
ESF-aren asmoa da txapelketa hauek berriro programatzea ahal bezain laster, beti lurralde federazioen eta Nafarroako federazioaren adostasunarekin