Euskal Saskibaloi Federazioak ezarri eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako protokoloan finkatutakoaren arabera, eta klubekin hartutako konpromisoak betez, ESF ausazko detekzio-probak egiten hasi da bere lehiaketetan parte hartzen duten jokalarien artean.
Ausazko proba horiek gure federatuen artean COVID 19ari eustea dute helburu, agerraldiak eta, bereziki, kasu asintomatikoak detektatuz.
Saskibaloiko Praktikara Itzultzeko Protokoloan ezarrita dagoen bezala (www.basketkbasko.com helbidean dago eskura), proba hauek nahitaezkoak dira, Euskal Saskibaloi Federazioak hala eskatzen badu.
Proba hauetarako hautatutako pertsonek idatzizko jakinarazpena jaso dute, eta probak egiteko ordua eta tokia adierazi zaie. Osasun-langile kualifikatuek, gure lehiaketa nazionaletako taldeen artean esperientzia profesionala dutenek, egingo dituzte detekzio-proba horiek.
Euskal Saskibaloi Federazioa, ekimen honen bidez, aitzindaria da estatuan, detekzio-testa egiten, autonomia-mailako lehiaketetan parte hartzen dutenen artean.
Era berean, gure saskibaloiko familia handiko kide guztiak Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak eta gomendioak betetzeko premiaz kontzientziatzeko, ESF beste ekimen batzuk egiten ari da.
Besteak beste, ‘Diseinatu maskara’ lehiaketa. Horren bidez, euskal klubak eta bertako kideak bultzatu nahi ditu maskararen diseinua bat bidal dezaten, erabileran bakoitzak duen erantzukizuna nabarmenduta.