Neurketa ikaragarria eskaini zuten Fundación 5+11 eta Electro Alavesa Araberrik kantxa gasteiztarran. Partida ikusgarria eta, amaieran, 94-85ko emaitza Miguel Angel Hoyorenentzat. Gasteiztarrak lidergoan mantentzen dira, Fundación Bilbao Basket eta Easo Urdabururekin batera.
MUTILAK
BAKH kiroldegian jokatutako neurketarekin hasten dugu gure laburpena. Hasierako 12-0ekoa etxekoentzat. Edozein hondoratu zezakeen partziala. Baina Electro Alavesa Araberrik erantzuna zoragarria erakutsi zuen, aurretik ipintzeko lehen laurdena bukatu baino lehen (22-23).
Bigarren laurdena oso parekatua izan zen (57-51) eta Fundación 5+11 berriro ihes egin zen hirugarrenaren azken unetan, 10-0eko partzialari esker (80-68). Miguel Ángel Hoyoren mutilek 17 puntuko aldea lortu zuten, baina bere aurkariak ez zuen amore eman: defentsa eta eraso bakoitzean lanean jarraitu zuen, BAKH-etik sentsazioa handiarekin joateko, porrota jaso arren.
Fundación 5+11 lidergoan mantentzen da, Fundacion Bilbao Basket eta Easo Urdabururekin berdinduta, hirurak 4-0eko balantzearekin. Bilbotarrek zein donostiarren garaipen errazak lortu zituzten asteburuan. Bizkaitarrek Mondragon Unibertsitateari irabazi zioten (74-33), gipuzkoarrek, berriz, Alter Consulting ISB-ren zelaian irabaerzi egin zuten (62-95).
NESKAK
Jardunaldiko partida bakarran, Easo Ibaeta Basketek garaipena erdietsi zuen Loiola Indautxuren kantxan. Donostiarrek partiduaren aurrea hartu zuten bigarren laurdenean (18-30), baina bilbotarrek emaitzari buelta eman zioten hirugarrenean (36-35). Une honetan, gipuzkoarren kolpe klabea: 4-18ko partziala eta errenta nahikoa etxekoen azken bultzadari eusteko.
Baina bilbotarrek arin mendekatu ziren porrota honetaz. Igandean, 3. Jardunaldiaren atzeratutako neurketan, Fundibide ISB-ri irabazi zioten (44-49), amaierako erremontada bikainari esker. Azkoitiarrak beti aurretik, 14 puntuko aldearekin (23-9). Baina azken laurdenean bi hiruko besterik ez saskiratu zituzten eta Loiola Indautxuk garaipena harrapatu zuen, lehenengo 0-10eko partzialariarekin (38-41) eta, gero, 0-8ekoarekin azken bi minutuetan.