Astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako ezarritako neurri berriak direla eta, eta atzo arratsaldean Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak adierazitako pauta berrien ondoren, Alarma Egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Saskibaloi Federazioak jakinarazten du, ESF-ak antolatutako txapelketei dagokienez, honela eragingo zaiela:

EMAKUMEZKOEN 1. MAILA / GIZONEZKOEN 1. MAILA

– Hurrengo bi jardunaldietako programazioa mantentzen da (Urriak 31-Azaroak 1 eta Azaroak 7-8)

– Entrenamenduak baimentzen dira, taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-mugarik gabe.

– Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik, orain arte bezala.

Jardunaldi horiez gain, bi lehiaketa horietako taldeei baimena ematen zaie ondorengo jardunaldietako partidak edo aurreko jardunaldietako partiden zain daudenak programatzeko, bi taldeak ados egonda.

EMAKUMEZKOEN 2. MAILA/ GIZONEZKOEN 2. MAILA / JUNIOR ETA KADETE EUSKAL LIGAK, NESKEN ETA MUTILEN MAILAN
– Hurrengo bi jardunaldietako partidak atzeratzen dira (Urriak 31-Azaroak 1 eta Azaroaren 7-8).

– Entrenamenduak baimentzen dira, beti ere 6 pertsonako taldeetan.

    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
    • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik (orain arte egiten ari denez)
    • Kirol federatukoek mugatuta dute mugikortasuna, bere udalerrira eta alboko udalerrira (puntu honi buruzko argibideak jasotzeko zain Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzatik)
    • Lizentzia federatuak indarrean egon beharko du eta 2020ko urriaren 26a baino lehenagokoa izan beharko du.