Bosgarren jardunaldian A-A azpimultzoan eta derbi bat jokoan. BAKH kiroldegian, kurtsoaren lehen garaipena Miguel Angel Hoyoren mutilentzat, Tabirako Baqueren aurka. Gainera, Iturripen, 3-0eko balantzea eta lidertza Mondragon Unibertsitatearentzat. Eta Logroñon, azken segunduan galdu zuen CB Santurtzik, 21 puntugatik irabazten joan eta gero.
BASKONIA 60 – TABIRAKO BAQUÉ 56
Denboraldiko lehen garaipena arabarrentzat, Tabirako Baqueren aurkako derbi hunkigarrian. Bizkaitarrek bigarren porrota jarraian jaso zuen BAKH kiroldegian.
Gasteiztarak aurretik lehen zatian, 8 puntuko aldearekin atsedenaldia baino lehen (29-21). Baina durangarrek buelta eman zioten 0-10eko partzialari esker, bigarren zatiko hasieran (29-31). Hortik aurrera, berdintasun handia, txandaketak markagailuan eta Miguel Angel Hoyorenek garaipena harrapatu zuten 6-0ekoarekin azken bi minutuetan.
LBC COCINAS.COM 68 – CB SANTURTZI SK 65
Ezin sinetsizko porrota CB Santurtzik jasotakoa Logroñon. Iñigo Nuñezen mutilak 21 puntugatik irabazten joan ziren hirugarren laurdenaren 3. minutuan, 4-21eko partzial ikusgarriaren ondoren (29-50).
Baina 7 minutu hauetan, etxekoak bete-betean sartu ziren partidan, 18-3ekoari esker (47-53). Moreak berriro ihes egin ziren (49-59), baina bere aurkariak 10-0ekoaren bitartez erantzun zuen neurketa berdintzeko. Emozioz beteriko finalean eta, Artiñanoren bi libreen ondoren, Dani Garcia Layak garaipena eman zion LBC Cocinas.com taldeari azken segunduan lortutako hiruko ikusgarriarekin.
FINAL | LBC @cocinascom 68-65 @santurtzibasket.
Los #Blanquirrojos ⚪🔴 remontan más de 20 puntos la segunda mitad para terminar ganando sobre la bocina y conseguir la segunda victoria de la temporada.
— LogroBasket Club (@LogroBasketClub) November 21, 2020
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 67 – MEGACALZADO ARDOI 64
Iñaki Ogararen mutilek A-A azpimultzoko lidergoa hartu zuten hirugarren garaipena jarraian lortu eta gero aurkari zuzenaren aurrean. Etxekoen eraso hasiera ikusgarria, 10 punturekin 2 minututan. 26rekin amaitu zuen lehen laurdena Mondragon Unibertsitateak, baina nafarrek asmatze hori gelditu zuten partidari buelta emateko (28-29).
39nako berdinketa atsedenaldia eta saskiratzeko erraztasuna Iturripeko aldageletan geratu zen: 5-4 bigarren zatiko lehen bost minutuetan. Eta puntu gutxiko egoera horretan, etxekoak ihes egin ziren azken laurdenaren hasieran: 9-3ekoa 8 puntuko aldea lortzeko (59-51). Savitskik protagonismoa hartu zuen eta Megacalzado Ardoik 61enako berdinketa jarri zuen 3 minutu geratzen zirenean. Achak 2+1 klabea saskiratu zuen eta Nicolas Uriz-en azken hirukoa ez zen sartu.
EBA