Euskal Saskibaloi Federazioaren Hauteskunde-Batzordea osatzeko hautagaitzen aurkezpenerako epea bukatu eta gero, Presidentearen eta Batzar Orokorraren hautaketarako hauteskunde-prozesuaren hurrengo hasierari begira, sei hautagaitza aurkeztu dira:
D. LUIS IGNACIO VICTORIA DE LECEA ECHEBARRIA
D. JOAQUIN GASTON FERNANDEZ DE ARCAYA
D. JUAN JOSE PEREZ SANCHEZ
D. RICARDO PINEDO DELCAMPO
D. MARTIN EGUIA BARRIO
D. LUCIO RUIZ VESGA
Hauteskunde-Batzordeak hiru titular eta hiru ordezko izan behar dituenez, Ohiko Batzarrean, datorren abenduaren 11n egingo dela, aurkeztutako hautagaien arteko bozketa egingo da, hiru titularrak eta hiru ordezkoak izendatzeko.
Ohiko Batzarra, datorren abenduaren 11n egingo da, 18:30etan lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, Bizkaia Kirol Etxearen balioanitzeko aretoan (Martin Barua Picaza kalea, 27. Bilbo).