Gaur arratsaldean Bilboko Kirol Etxean egin den Ohiko Batzarrean hasiera eman dio hauteskunde-prozesuari, Hauteskunde-Batzordearen hautaketaren ondoren. Bere osaera astelehenean jakinaraziko da ofizialki.
Bertaratutakoak zenbatu eta aurreko Batzarraren aktaren onartzearen ondoren (inkesta formatuan), presidenteak birpasatu ditu Euskal Saskibaloi Federazioak 2020ko uztailatik egindako ekintzak: Zarauzko kanpusak, Euskal Kopak, Emakumezkoen Endesa iLigako Superkopa, bilera telematikoak klubeekin, lehiaketetako garapenarako bide-orriak ezartzeko eta COVID-19ren protokoloaren zalantzei erantzunak emateko…
Hauteskunde-Batzordearen izendapena zen hurrengo puntua gai-zerrenda: 6 hautagaitzak 3 titularrak eta 3 ordezkoak hautatzeko. Botazioa nominala eta sekretua izan da. Kontaketaren ondoren, hau izan da emaitza:
TITULARRAK
- Presidentea: JOAQUIN GASTON FERNANDEZ DE ARCAYAÂ
- Batzordekidea: LUIS IGNACIO VICTORIA DE LECEA ECHEBARRIAÂ
- Idazkaria: D. LUCIO RUIZ VESGA
ORDEZKOAK
- MARTIN EGUIA BARRIO
- D. RICARDO PINEDO DELCAMPO
- D. JUAN JOSE PEREZ SANCHEZ
Modu horretan hauteskunde-prozesua hasi da eta 4 urteko zikloa amaitu da. German Mongek eskerrak eman nahi ditu buru izan duen Zuzendaritza-Batzordean batzarkideen konfiantzagatik eta, bereziki, Batzorde horretako emakumeen inplikazioagatik, baita lurralde-presidenteen laguntza eta lankidetzagatik ere.
Halaber, Mongek iragarri du “berriro aurkezteko erabakia hartu dut. Uste dut nahiko gaitasuna eta energiak ditudala proiektu honen buru izaten jarraitzeko. Errazak izango ez diren urteak etorriko dira, ez ekonomiko arloan ez kirol arloan eta, horregatik, nire konpromisoa are eta handiagoa da”.