Atzo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako neurri berrien ondoren, Euskal Saskibaloi Federazioak bai Kadete eta Junior Euskal Ligetan bai Bigarren maila lehiaketari berrekingo dio, egungo egoerari moldatutako lehiaketa-sistemarekin.

Urriaren 24 eta 25ean jokatu ziren maila hauetako azken partidak. Ia 3 hilabete geroago, ohiko programazioa itzuliko da, Eusko Jaurlaritzak berriro baimena eman eta gero entrenamendu osoei zein lehiaketari.

Eta Lehen Mailan gertatu den bezala, egungo egoerari moldatutako lehiaketa-sistema berriak ezarri dira. Lehiaketa-oinarriak eskuragarri daude gure web orrialdean.

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA

KADETE ETA JUNIOR LIGAK

Asteburu honetan Bigarren Maila, bai Emakumezkoena bai Gizonezkoena, itzuliko da, Euskal Ligak, berriz, larunbata eta igandea aprobetxatuko dituzte atzeratutako partidak jokatzeko.